Hemen zaude

Nor gara

Karmelo egoitza femeninoa, Karmelo ikastetxearen eraikin berean dago kokatuta, Anoetako kirolgunean (igerilekua, gimnasioa, atletismoko pistak, izotz-jauregia, judo, xakea…), Kultur Etxea eta Udal Liburutegiaren ondoan, Deustuko Unibertsitatetik eta Erizaintza Eskolatik bost minutura (oinez). Pareko kalean, TECNUN, Basque Culinary Center eta EHUrako autobusak. Aldi berean, hirigune eta hondartzetatik (Kontxa, Zurriola) gertu.

Karmeldar misiolariek, bertan bizi diren ikasleei, oinarrizko beharrak asebetetzea, ikasketa giro egokia zein begirunezko eta lagunarteko elkarbizitza eskaintzen dizkiete.

Karmeldar misiolariok, esperientzia luzean oinarritutako heziketa ondare aberatsaren jabe gara, eta gizarteari, kasu honetan unibertsitateko ikasleei, eskaintzen diogu, giza eta kristau baliotan hazten laguntzeko eta egunen batean, gure munduko arazoen konponketan era kritikoan parte hartzeko. Karmelo egoitzak, elkarbizitza aberasten duten jatorri anitzeko ikasleak hartzen ditu, ikasketa ezberdinak egiten ari direnak, Erasmus egitasmoan daudenak, doktoretza ikastaroa betetzen ari direnak, hala nola, lana dela eta, gure hirira etorri behar izan dutenak. Teresa de Jesús eta Palau Beatoaren espiritu humanistaren arabera, egoitza, topaleku hezitzailea eta ebanjelizateko plataforma da.