Hemen zaude

Berezko izaera

NOR GARA? IDENTITATEA

Karmelita Misiolarien Ikastetxeok gure sortzailea izan zen Francisco Palaurengandik, hezkuntza jarduera misio eta egitekotzat jaso genuen, eta zeregin honetan GURE HEZKUNTZA-ESTILOAK...

  • Pertsona eta munduaren kristau ikuskera eskaintzen dio gizarteari.
  • Ikasleen gaitasunen garapen integral eta harmonikoa bilatzen du.
  • Ebanjelioaren baloreetan oinarritutako hezkuntza sustatzen du.
  • Askatasuna, apaltasuna, alaitasuna eta komunioa bultzatzen ditu.
  • Guztioi zabaldutako eskola bat eskaintzen du.
  • Maria, Karmeloko Ama; fede, itxaropen eta maitasun-emakumetzat hartzen du; Berak, gure garaiko gizaki guztien beharrak zuhurtziaz hartzen dituelakoan.

 

ZER NAHI DUGU? IKUSPEGIA

Karmelila Misiolarien Ikastetxeok ikasleen nortasunaren heziketa integrala eskaintzen dugu, alegia, euren gaitasunen gehienezko maila era hirukoitzean lortu nahi dugu: pertsonatzat, gizartekidetzat eta naturako partaidetzat. Ondorengoetarako hezten dugu:

  • Ikasleengan nortasunaren dimentsio desberdinak garatzeko: kognitiboa edo ezagutza, teknologikoa edota egiten jakitea, estetikoa, afektiboa, soziala, etika eta erlijioso edo transzendentea.
  • Berezko nortasuna aberasteko eta gizarteari ekarpena egiteko, norberaren erantzukizuna, egin beharreko eta lanarekiko ardura sustatuz.
  • Pertsonene arteko harremanetan, nahiz egitura desberdinetan, justiziaren zentzua, kritika-kontzientzia eta elkartasunnarekin konpromisoa garatzeko.
  • Bizitzan zentzuaren bilakuntza bultzatzeko, beti itxaropenari irekiak gaudelarik.
  • Gure inguruko beharretan, nahiz gaur eguneko kulturan erroturiko hezkuntza sustatzeko.
  • Gizaki eta gizatasunaren ikuspegi baikorra eskaintzeko, ixaropena eta alaitasuna ernatuz.

 

PRINTZIPIOAK

Karmelita Misiolarien Ikastetxeok ondorengo ezaugarriak dituen hezkuntza mota bat eskaintzen dugu:

  • Metodologia irekia eta malgua, ikasleriaren bakarkako nahiz taldeko lana bultzatzen duena.
  • Ikasleei, euren hezkuntza-prozesuan eskainitako orientabidea eta banan-banako laguntasuna.
  • Aniztasunari eskainitako arreta berezia.
  • Teknologia berrien txertaketa instrumentu pedagogikotzat.
  • Hezkuntza osagarria eta curriculumetik kanpokoa.
  • Ebaluazioa hobetze-prozesutzan hartzea.
  • Irakasleriaren talde-lana.
  • Familia-Eskola ekintza partekatuz.

NOLAKOA DA GURE ANTOLAKUNTZA?

Hezkuntza Elkartea osatzen duten Karmelita Misiolariek, irakasleriak, ikastetxeko beste langileek, gurasek eta ikasleriak, beste zereginen artean, idaia, balore, oinarrizko helburu, hezkuntza-proiektuaren egitea eta Ikastetxeko gai, nahiz ekintza desberdinen kudeaketa elkarbanatzeko asmoa azaltzen dute. Horretarako, ondorengo oinarriak ardatza bezala hartzen dituztelarik:

  • ESKUHARTZEA
  • KORDINAZIOA
  • ERANTZUKIDETASUNA
  • SUBSIDIARITATEA