Hemen zaude

Hezkuntza Proiektua: Misioa Ikuspegia Baloreak

MISIOA:

Niño Jesús de Praga - Karmelo Ikastetxea Donostiako Ilunbe kaleko 8an kokaturik dagoela, barneratzerako heziketa sustatzen duen Karmerlita Misiolarien Ikastetxea dugu, Lekuko Elizaren ebanjelizatze lanean txertaturik dagoelarik.

Mundu eta pertsonarekiko kontzeptuak ulertzeko, kristautasuna abiapuntutzat daukagu eta honelaxe, gizakien dignitatea bere neurrian baloratzen dugu, norberaren bereizgarritasunak nahiz ezberdintasunak errespetatuz eta, bere gaitasun guztien garapena bilatuz.

Komunioa baloretzat hartuz, aniztasuna eta inguratzen gaituztenen beharrak asetzeko sensibilitatea lantzen dugu, elkartasuna justizia eta bakearen alde apustu sendoa egiten dugularik.

Hau guztia, apaitasunez, askatasunez eta pozez gauzatzen dugu. Gure lan-taldea finko eta profesionala da, eta era berean, gure helburuak lortzeko baliabide egokiak dauzkagu.

IKUSPEGIA:

Gure inguruan ondoko aspektuengatik ezagutuak izan nahi dugu:

 

  • Heziketa Integral eta Integratzailearen alde egiten dugun lanagatik.
  • Giza eta Kristau baloreen sustapenagatik.
  • Gure ikasleek lortzen duten maila akademikoagatik.
  • Hizkuntza aniztasunaren alde eginiko lanagatik.
  • Teknologi berriak, pedagogi tresna baliagarritzat, gure sisteman txertatzeagatik.
  • EFQM ereduaren prozesu desberdinen bitartez, eta Hezkuntza Elkartearen estamentu guztien parte hartzean oinarriturik, etengabeko hobekuntzarako eginiko apustu sendoagatik.

BALOREAK:

Hezkuntza Elkarte bat osatzen dugu:

 

  • Etengabeko Ikaskuntza eta esperientzien elkartrukeari aukera ematen diona.
  • Errespetua eta banakako arreta sustatzen duena, beraren gaitasunak ahalik eta gehien indartzen saiatzen delarik.
  • Partehartzearen bitartez erantzukidetasuna garatu nahi duena.
  • Heziketa egoki eta eragilea lortzeko familiekin lan egiten duena.
  • Ebanjelioarekin konpromiso sendoa izanez, etikoa eta transzendentea den heziketaren bitartez, bizitzaren zentzua bilatzeko aukera eskaintzen duena.
  • Dauzkagun aukera desberdinen aurrean, erantzun egokia aurkitzeko barnekotasuna baloratzen duena.
  • Elkartasunaren bitartez, besteen beharrak asetzeko laguntza eskaintzen duena.