Hemen zaude

Historia

Ikastetxearen behin behineko ibilbidea, 1920an hasi zen Urbieta kalena, hurrengo urtean Easo kalera aldatuz. 1922an Prim kaleko 25 zenbakian ireki zitue ateak "Niño Jesús de Praga" izenarekin. 1948an bere aitorpen ofiziala jaso zuen "Centro de Enseñanza y párvulos" gisa.

Baina Prim kaleko egoitza honek ere ez zuen luze iraun, leku eskasia zela eta. Eraikin handiagoa behar zen, eta 1955etik ahalegin handia egin zen berau lortzeko. Lehen urratsa, Amarako zabalgunean lur eremu bat erostea izan zen, baina sortutako hainbat arazok atzeratu zuten lanen hasiera.

Azkenik, 1966an eraikin berrairen lanak giza lehentasunekoak izan ziren izendatuak (1966ko otsailaren 23ko BOE).

Urte hartatik, eta zegoeneko, etxe berrian, Ilunbe 8, bere jarduera zabalduz joan zen: Centro de Enseñanza Media (Grado elemental), 1969an, Centro de Enseñanza Superior, 1971n, EGBko Ikastetxea, 1974an, BUP, 1975ean eta COU, 1989an.

1987/88 ikasturtean Integraziorako lehen gela sortu zen, bigarrena 1992an eta 1997an hirugarrena.

1996tik aurrera, LOGSEren ondorioz, honela egituratu zen ikastetxea: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntzako hiru zikloak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi zikloak eta Batxillergoa (EHAO 1996-05-24).

2000 urtetik aurrera Curriculum Ezberdineko gela ere badago.

2002tik aurrera Haur Hezkuntzako lehen zikloan aritzeko onespena ere badugu.

Historia honetan zehar Kalmeldar Misiolariek eutsi diote ikastetxearen Titulartasunari eta beraien hezkuntza jarduna Elizaren Gizarte ekimenekoa da.